Mila gau eta bat gehiago

liburuaren azala

DBH 2. zikloa


Noizbait bakarren batek denak irakurriko balitu, hil egingo litzateke. Hala ohartarazten du liburu honek ezkutatzen duen mehatxuak. Xerazade ere, istorio hauen guztien narratzailea, hiltzeko arriskuan egon zen liburuaren kontaketak iraun zuen bien bitarte guztian, eta soil-soilik ipuinen bitartez lortu zuen bere bizitza salbatzea.

Xariar erregearen jakingosea pizteko, gau batez ipuin miresgarri bat kontatzeari ekin zion, beste batez, bidaia kilikagarri bati, fabulak ere kontatu zizkion. Istorio horiek gauero kontatu, eta, gertakariak erakargarrien zeudenean, orduantxe egiten zuen etena, biharamunean jarraitzeko, eta, hartara, bizia beste egun batez salbatzeko. Ipuinak biziaren truke.

Egilea:
Patxi Zubizarretaren bertsioa
Ilustratzailea:
Alvaro Garcia
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2002
ISBN:
978-84-9746-071-2
Prezioa:
17,50 €

_______________________________

EIBZ