Nola dastatu ilargia?

liburuaren azala

Ipuin ez sexista

Klasikoa

Inteligentzia eta bestelako gaitasunak ez dira aspektu fisikoagatik neurtzen. Argi utzi behar diegu haurrei fisikoa ez dela gure inteligentzia eta gaitasunen isla. Fisikoa alde batetik doa eta inteligentzia eta bestelako gaitasunak bestetik joan daitezke. Bidegabekeria handia da pertsonak beren kanpoko itxurarengatik bakarrik baloratzea. Fisikoa ez da indarraren isla, edo indarra beti ez da fisikoa.

Laburpena: Animaliek ilargia dastatu nahi zuten, geza ala gazia ote zen jakiteko. Inork ez zuen lortzen ilargia dastatzerik, baina egun batean saiakera berri bat egitea erabaki zuten.

Dordoka, elefantea, jirafa, zebra, lehoia, azeria, bata bestearen gainean jarri, eta azkenean xaguak haginkada batean ilargiaren zatitxo bat hartu zuen.

Egilea:
Michael Grejniec
Itzultzailea:
Koldo Izagirre
Argitaletxea:
Kalandraka
Urtea:
2004
Bilduma:
Amets egiteko liburuak
ISBN:
84-95123-77-0
R:
3056

_______________________________

EIBZ