Nor naiz ni?

liburuaren azala


Bost urtetik aurrerakoentzako kontakizuna.

"Nor naiz?" galdetzen die etengabe Totok etxekoei, lagunei... egunean zehar ikusten duen edonori galdera bera.

Jasotzen dituen erantzunak pilatu egiten zaizkio, baina ez da nekatzen; bilatzea bera da jokoa.

Poliki-poliki, bere buruaren garrantziaz ohartzen hasten da. Izan ere, besteek esaten diotenaren arabera, bera semea-haurra-neba-lehengusua-biloba-ikaslea eta laguna da. Baita txirrindularia ere. Eta hori gutxi balitz, polizia batek esan dionez, oinezkoa ere bada; eta autobus gidariak azaldutakoaren arabera, bidaiaria ere bai.

Egilea:
Gianni Rodari
Argitaletxea:
Ibaizabal
Urtea:
2006
Bilduma:
Paper txoriak
ISBN:
84-8325-959-1
Prezioa:
8 €
R:
3731

_______________________________

EIBZ