Otsoa dator!

liburuaren azala

Etxeko txikienek goza dezaten sortutako lana da. Kartoi lodizko orriz osatutako liburua ireki ahala, basoko animaliak aztoraturik aurkituko ditu irakurleak.

Untxi bat dator korrika orein handiaren etxera, otsoa datorrela eta atea irekitzeko eskatuz. Sartzen utziko dio oreinak, untxiari eskua emateko eskatuz eta biak leihotik begira jarriko dira. Handik gutxira txerritxoa etorriko da, otsoa datorrela eta atea irekitzeko eskatuz. Eta gero hartzatxoa...

Letra larriz idatzita dago lehenengo irakurleek erraz irakur dezaten.

Egilea:
Emile Jadour
Itzultzailea:
Aitor Arana
Argitaletxea:
Ibaizabal
Urtea:
2006
ISBN:
978-84-8325-934-4
Prezioa:
7 €

_______________________________

EIBZ