Deskribatzeko gaitza da Pijama Marradunaz
Jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman
ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren
irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo
ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen. Behin liburua irakurtzen hasiz gero, ibilaldi bati ekingo diozu, eta Bruno izeneko mutiko bat izango duzu bidelagun. Eta, lehenago edo geroago, Bruno eta biok hesi baten parera iritsiko zarete. Mundu osoan badira oraindik antzeko hesiak. Halakorik sekula zeharkatu behar ez izatea opa dizugu. |
||||||||||||||
|
_______________________________