Piraten Uhartea

DBH (A eredua)

Laburpena:


XVII. mendean girotua dago. Martin Legarreta protagonista, bere lehen itsas bidaian, pirata batzuek jasoko dute, itsasontzia hondoratu delako. Piraten bizimodua ezagutuko du eta bera ere pirata bihurtuko da. Pasaia itsasontziaren jabe egin eta itsasoan zehar ibiliko da. Halako batean, Tortuga uhartera joango da eta uharte hau piraten uharte bilakatzen lagunduko du.

18 atal dituen liburu laburra da. Oso modu errazean idatzita dago, atal labur-laburrak ditu, eta esaldiak ere halakoxeak dira. A eredurako aproposa dela esango nuke.

Abenturazko nobela baten ezaugarriak ditu: altxorraren aurkikuntza, abordajeak, espetxetik ihes egitea eta maitasun istorioa. Piraten mundua mitifikatuta ageri da; denak dira zintzo, noble, jator, leial eta bihotz onekoak. Ez du errealitatearekin zerikusi handirik.




 

 

Egilea:
Jon Eugi
Ilustratzailea:
Juan Luis Landa
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2009
Bilduma:
Perzebal
ISBN:
978-84-8394-349-6
Prezioa:
12 €
R:
5914

_______________________________

EIBZ