Printzesa politaren sekretua

liburuaren azala
Protagonista ausarta du istorioak. Imanol, gurasoekin batera Bilbon bizi den hamar urteko mutiko beltzarana. Lagun berri bat egin du mutiko horrek Internet bidez. Oso gustukoa du, eta aurrez aurre ezagutu nahi luke. Izan ere, “Printzesa polita” izenarekin sinatzen ditu Imanoli bidaltzen dizkion mezuak.

Azkenekoan esan dio benetako printzesa dela, eta berak nahiko lukeela mutikoa ezagutu, baina ezin duela bizi den gaztelutik irten. Imanol gaztelura etortzea, berria, oso arriskutsua izan daitekeela. Haitz Zorrotz mendi zorrotzaren puntaren puntan dago gaztelua, haraino autobusik ez da iristen, baina Imanolek hala nahi badu, bidaliko dio zaldi-gurdi bat bila esaten dion lekura. Mutikoaren poza!
Egilea:
Aitor Arana
Argitaletxea:
Ibaizabal
Urtea:
2007
Bilduma:
Matxinsalto
ISBN:
978-84-8325-997-9
Prezioa:
8,90 €
R:
4131

_______________________________

EIBZ