Safariko animaliak

 

Liburuak bidaia koaderno itxura du, garai bateko esploratzaileen landa giden antzera. Afrikako belardietara egindako bidaiak jasotzen dira.

Zortzi animaliren ezaugarriak erakutsi ez ezik, haien bizimoduaren berri ere ematen da. Animalia bakoitza geografikoki kokatzeko mapa ere badago.

Ezagutza eta jolasa uztartzen duen material polita eta interesgarria eskaintzen du liburuak. Safariko zortzi animaliak osatzeko 59 kartoizko pieza daude liburuaren barnean.

 

Egilea:
Paul Beck
Ilustratzailea:
Davide Bonadonna
Argitaletxea:
Ttarttalo
Urtea:
2009
ISBN:
978-84-9843-140-7
Prezioa:
19 €

_______________________________

EIBZ