Txanogorritxo Ramalan

liburuaren azala

Denok ezagutzen dugu Txanogorritxoren betiko ipuina: amamari bisita egitera doan neskatila, bidean aurkitzen duen otsoa... Baina gauzak ez dira beti berdin gertatzen. Esaterako, txano gorria duen neska egungo Palestinan bizi daiteke, eta, orduan, agian, otsoak eta umeak ez dira etsaiak izango. Orduan, baliteke otsoak eta Txanogorritxok etsai berari aurre egin behar izatea, gerrari, alegia.

Ipuin honetan umorea eta fantasia nahasturik aurkituko ditugu, gerraren eta heriotzaren krudela sentiberatasunarekin.

Gure garaiko Txanogorritxoa da J. A. Tellaetxek aurkezten diguna.

Liburua pdf-n

Egilea:
J. A. Tellaetxe
Argitaletxea:
Desclée
Urtea:
2004
Bilduma:
Ipotxak eta erraldoiak
ISBN:
978-84-3301-877-9
Prezioa:
6,90 €

_______________________________

EIBZ