Txarliren kontuak

Txarliren kontuak

Gurasoentzako liburua: Liburu oso egokia eta polita haurrekin batera irakurtzeko. Helduekin dituen elkarrizketak xarmantak dira, eta ametsen gozamenera eramaten gaituzte.

6 urtetik aurrera

Laburpena: Txarliri asko gustatzen zaizkio azenarioak bazkaritarako; batzuetan gorroto ditu, ordea. Kattalin lehengusinarekin jostatzen da pozik, baina maiz haserretuta bukatzen dute. Behin, uda betean ospatu nahi zituen Gabonak. Halakoa da Txarli. Horregatik dute haurrek atsegin.

Ozen irakurtzeko marrazki-liburua. 29 ipuin laburrez osatuta dago liburua.

Egilea:
Berner Rotraut
Itzultzailea:
Irati Elorrieta
Argitaletxea:
Alberdania
Urtea:
2008
Bilduma:
Kalamatxin
ISBN:
978-84-9868-024-9
Prezioa:
13,50 €
R:
4922

_______________________________

EIBZ