Eta txorimaloa mintzatu zen

liburuaren azala

Baserritar batek bere baratzean eguneko azken ureztaketa egin du eta lasai-lasai lotara joan da, hurrengo goizean, aurrez landatutako zazpi letxugak azokan salduko dituelakoan.

Gau osoan zehar ordea, basoan dabiltzan animalia ugari gerturatuko dira gosetuta baratzera: astoa, behia, untxia, txerria,... Baratzean dagoen txorimaloaren aholkua guztiek entzungo dute: «Kontuz, kontuz!! Azkeneko letxuga jaten duenak etxea galduko du».

Baina guztiek ez dute txorimaloaren esana aintzakotzat hartuko; animalia bakoitzak era ezberdin batean erantzun eta jokatuko du. A ze ezustekoa baserritarrarena goizean letxuga gabe geratu dela ikusten duenean! Txorimaloaren esana beteko ote da?

Egilea:
Ruben Ruiz Perez
Argitaletxea:
Aizkorri
Urtea:
2003
ISBN:
84-8263-337-6
Prezioa:
5,75 €
R:
3205

_______________________________

EIBZ