Usoa, hegan etorritako neskatoa

Zehar gaia: Kulturarteko Hezkuntza

Laburpena:

Kukua Afrikatik etortzen den hegazti migratzaile baten izena da. Kasai Afrikatik etorri zen neskatila maitagarri baten izena da. Kukuaren antzera, Kasai hegan etorri zen, Afrikatik hegazkin batean bidali zuten. Horrexegatik hemen denek Usoa esaten diote, hegan etorritako neskatoa. Eta aurtengo udaberrian ere kukua Afrikatik etorri da: ku-ku, ku-ku! Txanponak sakeletan, haur guztiak pozaren pozez dabiltza. Baina Usoa serio jarri da, eta urduri, eta kopetilun...

Itxuraz sinplea, baina hizkera poetiko baten bidez, gerraren drama, miseria eta adopzioa bezalako kontuak ikusarazten dizkigu ipuin honetan.

 

Egilea:
Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea:
Asun Balzola
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
2008
Bilduma:
Mandolina
ISBN:
978-84-9746-427-7
Prezioa:
8,90 €
R:
5389

_______________________________

EIBZ