|
16
urtetik aurrera
Laburpena:
Eleberri honetan ez da agertzen neraberik, pertsonaia gehienak heldu gazteak
dira.
Wendy protagonista hogeita hiru urteko “mosa d’esquadra”
da Bartzelonan, eta patruilari lan egiten du. Sorgin batek Wendyri esana
hartzen du abiapuntu gisa, hain zuzen, 23 urte betetzen dituen egunean
hilko dela. Gaur du urtebetetzea eta gauez era guztietako hondamendiak
gertatuko zaizkio: hilketa bat ikertzen hasi eta bi lapur talderen erdian
ikusiko du bere burua, tiro artean ibili beharko du, itsas hondora botako
dute eta metroak ia harrapatu egingo du, besteak beste.
Katalanez idatzia eta Miren Artetxek euskarara itzulia. Gaur egungo Bartzelonako
gauean dago girotuta polizia nobela hau, gau bakarrean gertatzen da dena;
atsedenerako unerik uzten ez duen erritmo bizi-bizia mantentzen du nobela
osoan zehar.
Generoa: nobela beltza
|