Xerezade: Mila gau eta bat gehiago

liburuaren azala

Sortaldeko ipuin bildumarik handiena. Xerezade izeneko emakume gazte bat da kontalaria, Bagdadeko sultanaren bisirraren alaba bera. Sultanak, asperturik, neska gazte bat deitzen du bere gelara gauero, poz pixka bat eman eta bizitza alai diezaion. Baina goizean, aurreko gauean bezain asperturik jaikitzen denez, hil egiten du. Eta horrela, gauero-gauero.

Bere txanda heltzean, Xerezade ipuin bat kontatzen hasiko da, baina egunsentia heltzean kontaketari utziko dio, ipuina bukatu gabe utzita. Hurrengo gauean, ipuina bukatu eta beste bat hasiko du, aurrekoarekin lotuta. Eta horrela, gauero-gauero. Sultana ipuinak entzuteko irrikaz dagoen bitartean, Xerezadek bizirik jarraituko du.

Liburu pdf-n

Egilea:
Seve Calleja
Itzultzailea:
Antton Olano
Argitaletxea:
Desclée
Urtea:
2004
Bilduma:
Ipotxak eta erraldoiak
ISBN:
9788433018793
Prezioa:
6,90 €

_______________________________

EIBZ