Zirkua amets

II. Etxepare beka 2008, haurrentzako euskarazko album irudidunetarako. Euskaraz, gaztelaniaz eta galegoz argitaratu dute Pamiela eta Faktoria K argitaletxeak.

Gaia: ametsetako kontakizuna; zirkua; bidaiak

Laburpena:

Zirkua amets bidaia bikoitza baten istorioa da: benetako bidaia eta irudimenezko bidaia. Ezinezkoa ere posible den mundura baterako bidaia, eta gero itzulerako bidaia gure mundura.

Osagai fisiko garrantzitsuenak hauek dira: amona, biloba, trena eta zirkua. Amona eta ilobak abentura zoragarri bat hasiko dute eta neskatoarentzat abentura fantasiazko amets bihurtuko da.

Liburuak egitura biribila du, hasten den lekuan bukatzen da ipuina.

 

Egilea:
Joxan Ormazabal
Ilustratzailea:
Iraia Okina
Argitaletxea:
Pamiela-Faktoria K
Urtea:
2009
ISBN:
978-84-7681-578-6
Prezioa:
14 €
R:
5197

_______________________________

EIBZ