EIBZ · ·
Irudi biltegiak oinarrizko hiztegia ikastea, eguneroko errutinak lantzea, ahozko elkarrizketak sustatzea eta hizkuntza-jolasak egitea du helburu. Materiala osatu nahian, irudi eta istoriotxo gehiago jarri ditugu.
EIBZ · ·
Zabalik dago “Fonemen ipuinak” eta “IDAZKETA irakurketatik abiaturik” prestakuntza saioetan izena emateko epea.
-IDAZKETA irakuketatik abiaturik
EIBZ · ·
EIBZ · ·
EIBZ · ·
Lehen Hezkuntzako “Abenduko egutegia” eskuragai
“Abenduko egutegia” izena duen EIBZren lan hau Genially-ko txantiloi batekin egina dago, Genially lizentziapean.
Abenduko egutegia Lehen Hezkuntzan. Egutegi honek hainbat proposamen ditu, guztiak Gabonekin eta neguarekin lotuak. Bertan esaera zaharrak, bideoak, kantak, ipuin klasikoak, bertsoak… aurkituko dituzu. Abenduko egutegia abenduaren 1etik 24ra bitartean gozatzeko egutegia da. Egunean eguneko gelaxka ireki eta bertan proposatzen zaizuna egitea gomendatzen dizugu.
Abenduko egutegia eskolan erabiltzeko Irakaslearen gida eskura dezakezu; horretarako email honetara idatzi: eibz.liburutegia@educacion.navarra.es