Luzatu da 2. deialdiko matrikuladia uztailaren 14ra arte.
EIBZ · ·
EIBZ · ·
Heldu den ikasturteko ikastaro eta moduluen aurreikuspena. Izen-emateak irailean zabalduko dira.
EIBZ · ·
Duela urte batzuk hasi ginen “Ahozko hizkuntza irakastea” izeneko prestakuntza eta egitasmoarekin. Hortik sortu genuen Ahozko hizkuntza irakastea webgunea. Urtero-urtero ikastetxeen eskaeraren arabera formazio hori eman izan dugu, aurten bi ikastetxe berri animatu dira, Zizurko BHIko irakasle talde bat eta Otxoa de Olza DBHIko beste irakasle talde bat. Prestakuntza horren ondorioz, hainbat sekuentzia gelaratu dituzte haien ikasleekin. Jarraian dituzue ikastetxe bakoitzean gelaratutako sekuentzia didaktikoak mailaka eta helburu komunikatiboa.
Bestalde, duela 6 urte hasi zen Altsasuko BHI ahozko hizkuntza irakatsi eta ebaluatzen modu sistematikoan, gaur egun, ikastetxeko ikasle guzti guztiak lantzen dute ahozkoa eta arlo ezberdinetako irakasleak elkarrekin gauzatzen dute sekuentzia didaktikoa, oso esperientzia emankorra eta oso ongi baloratzen dutena irakasleek zein ikasleek.
Azkenik, beste irakasle batzuek prestakuntza jaso duten bitartean haien ikasleekin sekuentziak gelaratu dituzte:
Datorren ikasturtean ere prestakuntza lerro honekin jarraituko dugu eta webgunean DBH eta Batxilergoko ebaluazioaren atala osatuta ikusgai paratuko dugu.
EIBZ · ·
EIBZ · ·
EIBZ Liburutegian jaso ditugun azken materialak, 2017ko ekaina.