EIBZ · ·
EIBZ · ·
Irudi biltegiak oinarrizko hiztegia ikastea, eguneroko errutinak lantzea, ahozko elkarrizketak sustatzea eta hizkuntza-jolasak egitea du helburu. Ikasturte hasiera honetan, irudi gehiagorekin eta irudi bidezko 7 istoriotxorekin osatu dugu. Gainera, irudien aurkibidea ere eskuragarri jarri dugu.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren (euskaraatala@educacion.navarra.es) (egilea: Belatz) ‘Irudi biltegia’, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago (kontrakorik adierazi ezean).
EIBZ · ·
Bideo hau Cedec-en “HQV6. Hay que ver… las licencias” jatorrizko bideoaren itzulpena da. Bideoan modu informalean azaltzen dira Creative Commons lizentziak.
EIBZ · ·
Gida hau Cedec-en Guía práctica de licencias de uso para docentes-en itzulpena eta egokitzapena da. Itzulpena Euskarabideko Itzulpen Atalak egin du eta maketazioa eta egokitzapena, berriz, EIBZk. Kontsultarako material honek aukera ematen digu gure hezkuntza baliabideetan zer material sar ditzakegun eta gure eskoletan zer baldintzatan erabil ditzakegun jakiteko. Halaber, lizentzia irekiak erabiltzearen aldeko apustua egiten du, irakasleek sortutako baliabideen hedapena, eraldaketa eta eguneratzea sustatzeko.
EIBZ · ·
Orain dela urte batzuk autoikaskuntzarako materiala prestatu genuen Euskaltzaindiaren araugintzaren inguruan: Araugintza I eta Araugintza II.
Aurten Araugintza III prestatu dugu, Euskal Herriko toponimiari buruzkoa. Bertan ariketa interaktiboak aurkituko dituzue, baita PDF formatuan ere, erantzun orriekin batera.
Gozatu eta asko ikasi!