EIBZ · ·
Ikasturte berrirako kamishibai berriak! EIBZko liburutegian kamishibai berriak ditugu mailegurako prest.
EIBZ · ·
Blogaren edukia, egitura eta itxura berritu ditugu. Ikasleen hizkuntzarekiko atxikimendua lantzeko mailaz mailako ibilbideak proposatu ditugu.
EIBZ · ·
“Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza A ereduan (POI)” ikastarorako Unitate Didaktiko Integratu (UDI) bat sortu dugu. “Maitasuna zailegia al da?” izenburua du eta A ereduko DBHko 4. mailako Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgairako egina dago.
EIBZ · ·
Euskara irakasleei Interneten eskuragarri dauden abestiak erabiltzen lagunduko dien tresna sortu du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak. Osotara, 350 kantatik gora bildu eta sailkatu ditu EIBZk sites honetan.
EIBZ · ·
Nafarroako ahozko ondaretik jasotako kantu eta kontuak biltzen ditu Xaldun Kortin, Jolastu gurekin! egitasmoak. Euskokultur Fundazioak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Labrit Ondareak 2014. urtean plazaratu zuten bilduma sarean jarri du orain Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak, irakasle eta haur nahiz guraso guztien eskura egon dadin.