Liburuak gozagarri 2019: prestakuntza saioak azaroaren 18an EIBZ · Urr 29, 2019 · Liburuak gozagarri 2019 egitasmoaren barruan, Euskara Atalak bi prestakuntza saio eskainiko ditu. Izena emateko epea azaroaren 12an bukatuko da. Saio bakoitzeko fitxan dago izena emateko lotura. HH eta LH: "Hitza ahotsez hasten, hezten eta hazten da. Haur literaturaren ahozko baliabideak" (Yolanda Arrieta) Fitxa Bigarren Hezkuntza: "Zertarako eraman idazlea gelara eta nola prestatu saioa" (Asier Serrano) Fitxa