
2022-2023 ikasturteko prestakuntza jarduerak.
IKASTAROAK
1. lauhilekoa
2. lauhilekoa
- Ahozko hizkuntza irakastea: ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna lantzeko
- Booktrailerrak eta booktubeak, irakurzaletasuna sustatzeko tresnak
- Erregistro informala eta intimoa
- Euskara hobetzeko online ikastaroa
- Euskara ikas-irakasteko jarduerak
- Euskararen didaktika murgiltze ereduan
- 1. modulua
- Fonemen ipuinak
- Kamishibai tailerra
- Literatura lantzeko proposamen didaktikoak Lehen Hezkuntzan. Eskolako Literatur Kanona (ELK) egitasmoa
- Ohiko akatsak zuzentzen I
- Ulermenezko irakurketa irakasgai guztietan
IKASTETXEKO PRESTAKUNTZA
IKASTAROAK
Prestakuntza instituzionala: 2 saio eta gainerakoa on line.
- Ikastetxe bereko irakasle taldeak egiten dituen prestakuntza jarduerak dira, zuzendariaren onespenarekin.
- Gutxieneko kopurua: ikastetxearen irakasle-kopuruaren arabera.
- Egutegia: Euskara Atala-EIBZren eta ikastetxearen artean adostuko da.
Izena emateko, ikastetxeko prestakuntza arduradunak edo zuzendariak EIBZrekin harremanetan jarri beharko du, betiere, abenduaren 31 baino lehen.
MINTEGIAK ETA LANTALDEAK
Eskaerak urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko dira.
Autoikaskuntzarako materiala
Hainbat urtetan Euskaltzaindiaren Araugintza I eta Araugintza II ikastaroak antolatu ditugu EIBZn, eta bi ikastaro horien bilduma da material hau, Interneterako egokitua jakina.
Autoikaskuntzarako tresna osatu nahi izan genuen; hau da, nork bere kabuz edo bere kasa eta modu arinean ikasteko balio izan dezakeen tresna baliagarri eta erabilerraza. Erabiltzaileak modu interaktiboan egingo ditu ariketak, erantzuna mementoan bertan izanen duelarik. Gainera, erantzuna asmatu ezean, laguntza eskatzeko aukera ere ematen du tresnak.
Ariketak eta erantzunak azalpen teorikoarekin uztarturik daude. Erabiltzaileak ariketetatik zuzenean jotzen ahal du teoria azalpenera; eta alderantzizko bidea ere egiten ahal du, hau da, teoriatik ariketetarakoa. Azalpen teorikoan, lehendabizi arauaren laburpena agertzen da; hots, Euskaltzaindiaren erabakia bera motz-motz. Azalpen zabalagoa nahi izanez gero, berriz, laburpen horretatik zuzenean Euskaltzaindiaren webgunera jotzeko aukera ere bada.
Partekatu