Hemen duzue zati teoriko bat, ondoko dokumentuekin:
Ángel Sanz | ULERMENEZKO IRAKURKETAREN EBALUAZIOA |
Hizkuntza batzordea | IRAKURMEN PROZESUAK: PRAKTIKA ETA EBALUAZIOA |
Luis Iza | IRAKURKETA PLANA LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAN |
2. ziklo eta hizkuntza bakoitzari egokitutako hainbat irakurketa proba daude, ondoko taulan ageri den bezala.
A
eredua |
LH 2.
zikloa |
Azalpen testua |
Betizu kluba
|
||||||||||||
Narrazio testua |
Olatu handia |
||||||||||||||
LH 3.
zikloa |
Azalpen testua | Poxpolo eta Mokolo |
|||||||||||||
Narrazio testua | Arantzako sorgina |
||||||||||||||
|
|||||||||||||||
D
eredua |
LH 2.
zikloa |
Azalpen testua |
Erleak | ||||||||||||
Narrazio testua | Eskailera | ||||||||||||||
LH 3.
zikloa |
Narrazio testua |
Euskaldun bat Marten | |||||||||||||
Azalpen testua | J. K. Rowling |
|
APLIKAZIO ARAUAK
Probak klase-saio banatan aplika daitezke.
Probak egin aurretik, komenigarria da ondoko jarraibideak ematea:
1) "Testua" hainbat aldiz irakurtzea (3 aldiz, adibidez).
2) Galderak arretaz irakurtzea. Ondoko galdera motak izan ahalko dira:
• Aukera anitzeko galderak: egokiena markatu behar da (bi erantzun zuzen egon daitezke, baina bata bestea baino hobea izango da beti).
• Egia / gezurra: egokiena hautatu eta erantzun okerra zuzendu behar da. Erantzun okerra zuzenduko da eta aldaketatxoak eginda berridatziko da.
• Erantzuna sortzea: esaldi bat edo gehiago idatzi beharko da.
3) Testua eta galderak behar adina aldiz berrirakurri eta berrikusi behar dira.
4) Azpimarratu behar da zenbaterainoko garrantzia duen azken berrikuspenak.
Azterketa proba denez, ikasleak proba egiten ari diren bitartean, irakasleek ez dute hitzen edo galderen esanahirik azaldu behar.