hasiera >>> kantak

Astoak aja-ja!

Erreferentzia:
Kili eta Kolo (Ibaizabal), 21. kanta
Kanta:
Astoak aja-ja!
Zakurrak uau-uau!
Oilarrak ku-ku-rru-ku!
Katuak miau-miau!

Eta kanta, kanta,
kanta, kantari;
eta dantza, dantza
dantza, dantzari.
Eman, eman, eman bai
danborrari.
Eman, eman, eman bai
turutari..

Gaur arratsaldean abere denak
menditik zelaira etorri dira. (bis)

Eta kanta, kanta…

Moldaketa:
Animalien izenak alda ditzakegu.

Proposamena:

Dantza egiteko, bi besoak gora jaso, eta kantatzeko mikrofonoa hartuko bagenu bezala egin. Danborra eta turuta jotzeko keinua ere egin daiteke.

______________________________

EIBZ