hasiera >>> kantak

Katua

Erreferentzia:
Kantiruri, 3. kanta
Kanta:
Teilatuan bi argi dirdira,
Patxi leihotik begira:
zer ote du gatuak jauzika,
gau beltzean hasten ñauka?

Errepika (bis):
Miau, miau, miau, miau
miau, miau, mi-i-i-i-au.

Bi sagutxo azpiko soroan
arramantzan eta dantzan.
Gatu loditxoa ikustean,
ziu! Gorde dira ziztuan.

Errepika.

Moldaketa:
Gatua esan beharrean, katua esango dugu.

Proposamena:

1.

Lehen kopla: haurrak lerroan edo errondan daude, eta kantua imitatuko dute.
Gatuak jauzika esatean, denek batera jauzi egin behar dute.
Jauzi egin ondoren, haurrak lau hankatan jarriko dira errepika denboran.
Errepikan lau hankatan katuaren ñauka egingo dute kantuak bezala.

Bigarren kopla: haurrak bi taldetan jarriko dira (katuak eta saguak).
Saguek, zutik, kantua imitatuko dute. Gorde dira ziztuan esatean, gorde egingo dira. Kantuaren bukaeran, katuek lau oinetan jauzi egiten dute.

2.

Katuaren irudia margotzea.

______________________________

EIBZ