hasiera >>> kantak

Tximeleta mendian

Erreferentzia:
Urtxintxa 5 urte, 3. CDa, 19. kanta
Kanta:
Tximeleta mendian
lore baten gainean,
hegoak geldi zeuzkan
gaixoturik zegoen.

Tximeleta bakarrik,
tximeleta tristerik.
Nork nahi luke sendatu,
tximeletatxo hori?

Tximeleta mendian…

Lorez lore hor dabil
burrun-burrun erlea.
Ikusiko ote du
tximeleta gaixoa?

Tximeleta mendian…

Erleak ikusirik
tximeleta gaixorik,
“nik sendatuko zaitut”
dio tximeletari.

Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Poz-pozik esan zion:
“mila esker, erlea”.

Proposamena:

Ohikoak ez diren animaliak lantzeko egokia da. Abestia entzuten duten bitartean, aurretik margotu ditugun marrazkiak (tximeleta, erlea eta lorea) erabiliz, antzeztuko dugu.

______________________________

EIBZ