hasiera >>> kantak

Ximinoa

Erreferentzia:
Kantiruri, 6. kanta
Kanta:
Ximino bat bere lagunekin dantzan.
Jostatu nahi du, begira zazu:
Itzul.
Errepika

Jarri.
Errepika

Etzan.
Errepika

Moldaketa:
Ximino: tximino

Proposamena:

Kantua antzeztu.

Ximino bat bere lagunekin dantzan
Jostatu nahi du, begira zazu.

Haurrak errondan ibiliko dira eskuz esku loturik.

Itzul: Eskuak utzi eta leku berean itzuli. Orduan, haur bati galdetuko diogu “zenbat salto egingo ditugu? Eta horren arabera, denek batera salto egingo dute.

Errepika: Haurrak berriz errondan ibiliko dira eskuz esku loturik.

Jarri: Eskuak askatu eta lurrean jarriko dira.

Etzan: Eskuak askatu eta lurrean etzango dira.

______________________________

EIBZ