Zer saltzen duzue dendatxo horretan?
Gozokiak, jostailuak bai merke benetan.
Gozokiak, jostailuak bai merke benetan.
Zer saltzen duzue dendatxo horretan?
Gozokiak, jostailuak bai merke benetan.
Gozokiak, jostailuak bai merke benetan.
Moldaketa:
Gozoki edo jostailuak esan beharrean, beste gauza batzuk aipatzea,
beraientzako gustukoak edota hurbilak izan daitezkeenak, hala
nola: baloiak eta puzzleak, sagarrak eta udareak, liburuak
eta margoak…
Beste aukera bat izan daiteke, “… bai merke benetan”
esan beharrean “… garesti benetan” aipatzea.
Proposamena:
Bi taldetxo edo gehiago egitea, batzuk bezeroak
(Zer saltzen duzue...?) eta besteak dendariak (Baloiak
eta puzzleak garesti benetan…) izango dira. Taldeek elkarri
galdetu edota erantzungo diote kanta keinuen bitartez antzeztuz,
dendari eta bezeroaren arteko elkarrizketa hori interpretatuz.