Keinuak:
Haurrak zutik biribilean daudela.
1. Lehenengo kopla: txaloak jo lehenengo (haizea, haizea) eta
jarraian gorputza kulunkatu (txistuka ari da). Berriro txaloak
(haizea, haizea) eta jarraian eskuak bat bestearen inguruan ibili
(gaur zirimolaka).
2. Bigarren kopla: Leku berean haurra bueltaka dabil besoak zabalduta.
Alde batera itzuliz (dantza, dantza, biraka-biraka) eta gero beste
aldera (dantza, dantza, ta beste bat hauta).
Beste aukera bat, haurrak biribilean baina binaka eta parez-pare
daudela:
1. Lehenengo kopla: Sekuentzia erritmikoa binaka
jo, hau da, bi aldiz, eskuak jo, lagunaren eskuen kontra jo eta
eskuak jo (haizea, haizea). Jarraian, gorputza kulunkatu (txistuka
ari da). Berriro hasieran bezala bi aldiz eskuak jo, lagunaren
eskuen kontra jo eta eskuak jo (haizea, haizea) eta jarraian eskuak
bat bestearen inguruan ibili (gaur zirimolaka).
2. Bigarren kopla: Binaka, bi lagunen eskuineko besoak gurutzatuz,
itzuli eta berdin ezkerreko besoarekin. Alde batera bira (dantza,
dantza, biraka-biraka). Jarraian beste aldera bira (dantza, dantza,
ta beste bat hauta). Jarraian lagunez aldatu eta berriro hasi
(haizea, haizea...).