hasiera >>> kantak

Behin batean

Erreferentzia:
Plisti (Ibaizabal), 23. kanta
Kanta:
Behin batean ihesi ikastolatik nintzela
autoan joan nintzen aitaren baserrira.
Autoan nindoala, po-po-po-po!

Behin batean ihesi ikastolatik nintzela
trenean joan nintzen aitaren baserrira.
Trenean nindoala u, u, u, u!
Autoan nindoala po-po-po-po!

Behin batean ihesi ikastolatik nintzela
zaldian joan nintzen aitaren baserrira.
Zaldian nindoala trakatan, trakatan, trakatan!
Trenean nindoala u, u, u, u!
Autoan nindoala po-po-po-po!

Zaldian nindoala trakatan, trakatan, trakatan!
Trenean nindoala u, u, u, u!
Autoan nindoala po-po-po-po! (bis, azken paragrafoa)

Moldaketa:

Beste mota batzuetako garraiobideak aipa daitezke, hala nola: Txirrindan joan nintzen… rin, rin, rin, rin ( bizikletaren txirrina imitatuz), astoan joan nintzen… io-io ( astoaren arrantza eginez ), eta abar.

Proposamena:

Garraio bide bakoitza antzez dezakegu, bakoitzean keinu zehatz bat eginez. Adibidez, autoan bagaude, bolantearen mugimendua imita daiteke; hegazkinean bagaude, besoak luzatu hegoak balira bezala, eta bueltak eman, eta abar.

Beste aukera bat izan daiteke erabiltzen diren garraioen soinuak modu ezberdinean erabiltzea, hala nola, batean soinuak ozenki esan, bestean leun, poliki-azkar, laburrak-luzeak, eta abar.

Onomatopeiak beste modu batez sortutako soinuen ordez alda ditzakegu, adibidez: po-po-po-po esan beharrean txaloak egin; trakatan, trakatan, trakatan esan beharrean oinekin lurra zapaldu, eta abar.

______________________________

EIBZ