hasiera >>> kantak

Txanogorritxo

Erreferentzia:
Urtxintxa 3 urte, 1.CDa, 23. kanta
Kanta:
Txanogorritxo kantari doa,
tipi-tipi-tap pausoa. (bis)
Ilun-iluna dago basoa,
badator otso gaiztoa.
Txanogorritxo kantari doa….
Handiak dira zure begiak,
handiak bi belarriak.
Txanogorritxo kantari doa….
Handiak dira eta zorrotzak
ahoan dituzun hortzak.
Txanogorritxo kantari doa….
Zu hobeto txikitzeko dira,
ez egon niri begira!
Txanogorritxo kantari doa….
Baina ipuina ez da amaitu,
zeuk nahi al duzu jarraitu?
Txanogorritxo kantari doa….

Proposamena:

Txanogorritxoren ipuina, antzezpena eginez lantzeko aukera izango dugu. Bi irudiei (otsoari eta Txanogorritxoari) makila bana jarriko diegu eta haurrek txotxongilo horiek erabiliz kanta antzeztuko dute.

______________________________

EIBZ