hasiera >>> kantak

Ziripot eta Miel Otxin

Erreferentzia:
Urtxintxa 5 urte, 2.CDa, 14. kanta
Kanta:
Lantzeko herrian
Ziripot poz-pozik bizi zen.
Kontalari aparta zenez, denek maite zuten.
Ipuin polit baten truke
jaten ematen zioten.
Haragi pixka bat honek,
gazta puska bat horrek.

Pozik, pozik, pozik, pozik
denak pozik
bai Ziripotekin Lantzen.
Harroputz harroak,
harroputz harroak
Lantzera heldu ziren
Miel Otxin, Zaldiko,
Miel Otxin, Zaldiko,
herria hondatzeko.

Miel Otxin eta Zaldiko
eguerdian aldean,
lapurretan ibiltzen ziren
plazaren erdian.
Ostikoz jo eta Ziripot
hankaz gora bota zuten.
Barrez egon ziren biak gaua iritsi arte.

Pozik, pozik, pozik, pozik...

Nazka-nazka eginda zeuden
Lantzeko herrian.
Lapurren aurka hasi ziren
borroka bizian.
Epaiketa eginda gero
sutara bota zituzten.
Lantzekoek ipuinak
entzutea nahi zuten.

Pozik, pozik, pozik, pozik...

Proposamena:

Abestiarekin ipuin bat osatu eta inauteriak lantzeko erabil dezakegu. Ipuinaren laminak abestiarekin batera ikusiko genituzke.

______________________________

EIBZ