hasiera >>> kantak

Dendan

Erreferentzia:
Txin etaTxan (Ibaizabal), 39. abestia
Kanta:
Zer nahi duzu ene maite?
Litro bat esnea.
Beste zerbait nahi al duzu?
Kilo bat azukrea,
bi tipula eta laranja,
gailetak eta ogia,
letxuak eta tomateak,
eta libra bat haragia.
Zer nahi duzu ene maite?
Bixigu freskoa.
Beste zerbait nahi al duzu?
Dozena bat antxoa,
atuna eta izokina,
eta bi kilo sardina,
txirlekin hamabi izkira ,
eta sorta bat perrexila.
Zer nahi duzu ene maite?
Bakarrik kontua.
Oso ongi mila esker
Agur eta banoa.
Moldaketa:

Lehenengo eta hirugarren zatia bakarrik abestuko dugu, bigarren zatia zailegia baita, hitz zail gehiegi eta beste zenbait ezezagun.

Proposamena:

Jakiak beste zenbait jakiren ordez alda ditzakegu. Denda antzerki antzeko bat egingo dugu abestiarekin. Ikasle batzuk dendariak izango dira eta gainerakoak erosleak. Abestian esaten dena gorputz adierazpenez antzeztuko dugu.

______________________________

EIBZ