hasiera >>> kantak

Jan eta jan

Erreferentzia:
Xala eta Parta (Ibaizabal), 25. kanta
Kanta:
Jan, jan, jan eta jan
sagarra sartu dut ahoan.
Edan, edan, edan,
egarri zarenean. (guztia 2 aldiz)

Belarriek jan nahi dute,
gosez daudela diote.
Soinuak jaten dituzte,
nik behintzat hala dut uste.

Jan, jan, jan eta jan …

Moldaketa:

Belarrien ordez beste gorputz atala aukera dezakegu eta berorri dagokion zentzumena aipatu. Adibidez: Sudurrak jan nahi du… Usainek jaten dituzte…

Proposamena:

Bakoitzak bere aldamenean dagoen haurrari gorputz atal bat ukituko dio. Kantaren lehenengo zatia errutina bezala erabil daiteke.

______________________________

EIBZ