hasiera >>> kantak

Elkar maitatzen dugu

Erreferentzia:
Txin eta Txan (Ibaizabal), 11.kanta
Kanta:
Zuhaitza handia, lorea txikia,
limoia horia da, marrubia gorria,
margo guztiak ditu zeruan ostadarrak.
Txuri-txuriak dira gauerdian izarrak,
berdea da basoa, urdina itsasoa.

Neskak eta mutilak
desberdinak gara,
batzuk musu gorriak,
besteak beltzaranak.

Margo guztiak ditu zeruan ostadarrak,
txuri- txuriak dira gauerdian izarrak,
elkar maitatzen dugu,
haur guztiok eskolan.

Xabier nagia da, Saioa bizia,
Eider kantaria da, Jon, berriz, dantzaria.

Margo guztiak ditu zeruan ostadarrak,
txuri-txuriak dira gauerdian izarrak,
ongi konpontzen gara,
jolasteko garaian.

Proposamena:

Behin barneratuta dutenean hitzak alda ditzakegu, adibidez: limoia horia da esan beharrean, eguzkia horia da esan dezakegu. Marrubia gorria da esan beharrean, gerezia gorria da. Txuri-txuriak dira gauerdian izarrak esan beharrean, txuri-txuriak dira koadernoaren orriak esan. Berdea da basoa esan beharrean, berdea da mendia esan eta urdina itsasoa esan beharrean, urdina zerua.

Neskak eta mutilak aipatzean, lehendabizi neskak zutik jarriko dira eta gero mutilak.

Xabier, Saioa, Eider eta Jon esaten denean klaseko izenekin ordezka dezakegu.

______________________________

EIBZ