Hamar txori ditut bizirik,
batek ihes egin du etxetik
geratzen zaizkit bederatzi,
bederatzi!
Bederatzi txori ditut nik,
batek ez du jan nahi alpisterik
geratzen zaizkit zortzi txori,
zortzi txori!
Zortzi txori ditut bizirik,
batek ez du nahi edan urik
geratzen zaizkit zazpi txori,
zazpi txori!
Zazpi txori ditut bizirik,
katu bat gaur bat irentsi
geratzen zaizkit sei txori txiki,
sei txori txiki!
Sei txori ditut bizirik,
bati mokoa zaio hautsi
geratzen zaizkit bost txori txiki,
bost txori txiki!
Bost txori ditut bizirik,
bat ezin da kaiolan bizi
geratzen zaizkit lau txori txiki,
lau txori txiki!
Lau txori ditut bizirik,
batek ezin lorik egin
geratzen zaizkit hiru txori,
hiru txori!
Hiru txori ditut bizirik,
batek txanoa lapurtu dit
geratzen zaizkit bi txori txiki,
bi txori txiki!
Bi txori ditut bizirik,
batek ez dit egiten agurrik
geratzen zait orain bat bakarrik,
bat bakarrik!
Txori bakar bat dut bizirik,
eta oso ondo zaintzen dut nik
ez zaio falta alpisterik,
alpisterik!