hasiera >>> kantak

Lau taupadak

Erreferentzia:

Kukuka, 14. kanta

Kanta:
Bat, bi, hiru, lau,
segi zazu ritmo hau.
Bortz, sei, zazpi, zortzi,
aintzina bagoazi.
Bi beharri,
ximiko sudurrari,
hurrup eta klika,
ai zer buruko mina!
Moldaketa:

Aintzina bagoazi: aurrera bagoazi
Beharri: belarri
Ximiko: atximur

Proposamena:

Denak korroan jarriko gara eta oinekin erritmoa jarraituz, aurreraka ibiliko gara.

Lehenengo txandan: Bi belarri dioenean norberaren belarriak ukituko ditugu. Ximiko sudurrari dioenean norberaren sudurra zimikatu edo atximurkatu. Ai zer buruko mina dioenean, burua eutsiko dugu.
Bigarren txandan: aurreko txandan bezala, baina aipaturiko esaldietan norberaren atalak ukitu beharrean, aurrekoarenak ukituko ditugu.
Hirugarren txandan: bira erdia eman eta hasieran atzean zegoen lagunari, lehen aipatu bezala, belarriak, sudurra eta burua ukituko dizkiogu.

______________________________

EIBZ