hasiera >>> kantak

Nire hartzatxoa

Erreferentzia:
Kukuketan, 3. kanta
Gaia: Afektibitatea
Kanta:
Oi, nire hartzatxo, ene kuttuntxo,
gure dantzari ona, nire zoriona.

1.- Gora bi besoak, gora bi eskuak,
behera-beheraka gero, musu bat dut espero.

2.-Jiratxo bat eman, segidan beste bat,
dantzan egin eta gero, musu bat dut espero.

Proposamena:

Haurrak binaka jarriko dira, eta, eskutik helduta, kulunkatuz dantzatuko dira.
  • Gora bi besoak, gora bi eskuak esatean: haurrek eskutxoak binaka elkarturik gora altxatuko dituzte.
  • Behera-beheraka gero, musu bat dut espero esatean: eskuak jaitsi eta bi haurrak inguratuko dira musutxo bat emateko.
  • Jiratxo bat eman, segidan beste bat abestean: bira bat egingo dute elkarrekin.

Dantzan egin eta gero, musu bat dut espero esaten duen bitartean, musu bat emango diote elkarri.

______________________________

EIBZ