hasiera >>>
kantak
Nire sentimenduak
Erreferentzia: |
|
Urtxintxa
5 urte, 2. CDa, 32. kanta |
Kanta: |
|
Ate
beltza itxi diot beldurrari,
ate txuria itxi diot pozari,
baina penatxo bat sartu zait leihotik.
Negarrez hasi naiz orduan,
eta amari heldu diot lepotik.
“ Ez negarrik egin”,
esan dit amatxok.
“Orain urruti dago,
baina etxera etortzen denean,
ipuin polit bat
kontatuko dizu aitatxok”.
|
Proposamena: |
|
Beldurra,
poza, negarra eta tristura lantzeko istorioa. Entzun ondoren, haurrei
beldurra eta poza kontzeptuak azalduko dizkiegu eta poto batean
pozak eta bestean beldurrak sartuko ditugu. Beldurrezko potoa, noski,
itxita izango dugu. |
|
______________________________
|
|