Rasta,
rasta, non da, non?
Ea, non da, non? Ea, non da, non?
Arin-arin, fandango, nik ez dizut esango.
Arin-arin, fandango, altxa eta jakingo.
BAT! BI! HIRU! LAU!
Proposamena:
Haur
guztiak korroan eserita, bat izan ezik. Korroko haurrek lehenengo
kopla kantatzen duten bitartean, zutik dagoen haurrak ematen ari
garen gaiarekin erlazionatutako objektu bat gordeko du. Kopla bukatzen
denerako eserita egon behar du, eta ikaskide bati eskatu beharko
dio objektua bilatzeko. Behin objektua aurkituta, berriro korroan
eseri eta zer den esango du.
Gauza edo ekintza bera nahi adina aldiz errepikatu daiteke.