hasiera >>>
kantak
Txibiripon eta Ziripot
Erreferentzia: |
|
Urtxintxa
5 urte, 2.CDa, 18. kanta |
Kanta: |
|
Txibiripon
eta Ziripot,
dantzari onak gara biok.
Txibiripon eta Ziripot,
zazpi sorgin dantzan Ernion.
- Tan, tan, tan, tan
- Nor da? Nor da?
- Ziripot naiz ni
- Esan, esan berriz
- Tan, tan, tan, tan
- Nor da? Nor da?
- Ziripot naiz ni
- Barrura dantzara
Txibiripon eta…
- Tan, tan, tan, tan
- Nor da? Nor da?
- Miel Otxin naiz
- Esan, esan berriz
- Tan, tan, tan, tan
- Nor da? Nor da?
- Miel Otxin naiz.
- Kanpora hor konpon.
|
Proposamena: |
|
Inauteriekin
bat datorren kanta da. Korro bat egingo dugu, txatxoena. Bi haur
kanpoan geldituko dira, Ziripot eta Miel Otxin. Abestu bitartean,
txatxoek Ziripot korro barrura sartzen utziko dute; Miel Otxin,
aldiz, kanpoan utziko dute. Abestia ikasi dutenean, pertsonaia berriak
gehituko ditugu, adibidez: zaldiko.
|
|
______________________________
|
|