hasiera >>> kantak

Egun on ama

Erreferentzia:
Zala eta Parta (Ibaizabal), 4. kanta
Kanta:
Egun on, ama!
Egun on, aita! (BIS)
Ohetik jeiki naiz
begiak itxita.
Moldaketa:

Arratsalde on, ama!
Arratsalde on, aita!
Mahaitik altxa naiz
tripa beteta.

Proposamena:

Haur bat ama izan daiteke, bestea aita eta beste guztiak haurrak. Haurrek, amari begira eta eskua astinduz, “Egun on, ama” esango dute. Ondoren, aitari begira, “Egun on aita”, eta abestia abesten jarraituko dute. Aitaren eta amaren papera txandakatuz joango da haur guztiek abestu ahal dezaten.

______________________________

EIBZ