hasiera >>> kantak

Arkakuso bat han zebilen

Erreferentzia:
Urtxintxa 4 urte, 2.CDa, 5. kanta
Kanta:
Arkakuso bat dauka Ainhoak.
Zer?
Arkakuso bat!
Zer?
Arkakuso bat!!
Aah!
Arkakusoak Ainhoari,
ibilian, ibilian,
kili-kili egiten dio
ipurdian, ipurdian.
Arkakuso bat dauka Iñigok…
Arkakusoak Iñigori,
sudurrean, sudurrean…
Arkakuso bat dauka Olaiak…
Arkakusoak Olaiari,
kokotsean, kokotsean…

Proposamena:

Arkakusoa ordezkatuko duen zerbait (pilota bat, plastilina zati bat, gomets bat…) gorputzeko atal batean jarri eta ondokoari pasatuko diogu. Hurrengoak ondokoaren beste gorputz atal batean jarriko dio abesten duten bitartean.

______________________________

EIBZ