Aurpegia,
ahoa eta bi ezpainak,
mihiaren ondoan daude hortzak haginak,
jolasean ari naiz mihitxoarekin
ahotik irten nahi dut,
badakit zer egin.
Bi kolpe atzetik bat, bi
tira belarritik bat, bi.
Orain sudurretik bat, bi;
gero kokotxetik bat, bi.
Proposamena:
Mingaina
ateratzeko kanta da. Bi kolpe atzetik, bat, bi esatean, buruaren
atzeko aldean eskuaz bi kolpetxo emango ditugu, kolpe bakoitzean
mingaina aterako dugu. Belarri, sudur eta kokotsa gorputz atalekin
gauza bera egingo dugu.