hasiera >>> kantak

Bi esku itxi hauetan

Erreferentzia:
Urtxintxa 5 urte, 2. CDa, 27. kant
Kanta:
Bi esku itxi hauetan
nik zerbait daukat.
Batean ezer ez eta
bestean kanika bat.
Non dagoen asmatuaz
kanika zuretzat.

Bi esku itxi horietan
zuk zerbait daukazu.
Eskuinean ez dago eta
ezkerrean daukazu.
Ongi asmatu dut eta
kanika niretzat.

Proposamena:

Eskuina-ezkerra, hauetan-horietan, niretzat-zuretzat… kontzeptuak lantzeko aproposa da. Gelako haurrak binaka jarriko dira; batek esku batean kanika ezkutatu beharko du eta besteak, non dagoen asmatu. Bitartean, abestia entzun eta abestuko dute.

______________________________

EIBZ