hasiera >>>
kantak
Tza-tza-tza piperra eta gatza
Erreferentzia: |
|
Urtxintxa 5 urte, 3.CDa, 16. kanta |
Kanta: |
|
Dantza eta dantza txistu-txistuka,
saltoka, txaloka.
Dantza eta dantza txistu-txistuka
ari naiz baratzean. (bis)
Eskutik helduta, bai ederki korro-korroan.
Jira bat eman eta jarraiki pausoan.
Tza, tza! Gordin dago makatza!
Tza, tza! Piperra eta gatza! (bis)
|
Moldaketa: |
|
Dantza eta dantza txistu-txistuka,
saltoka, txaloka.
Dantza eta dantza txistu-txistuka
dastatzen sukaldean. (bis)
Eskutik helduta, bai ederki korro-korroan.
Jira bat eman eta jarraiki pausoan.
Tsa, tsa! Gozoa da mahatsa!
Tza, tza! Gazia da gatza! (bis)
|
Proposamena: |
|
Korroan dantza egiteko erabiliko dugu. Era berean,
/ts/ eta /tz/ fonemak eta gozoa eta gazia adjektiboak
landuko ditugu. |
|
______________________________
|
|