HAREN HERIOTZA

4.1. Bargotako behartsuentzat

Esaten dutenez, Johanesek beste bat ematen zuen Bargotara itzuli zenean: ilezuria, konkortuta, bere baitara bildua. Bazekien amaiera gertu zegoela eta bere ondasun guztiak herriko behartsuei utzi zizkien eta etxea Sakramentu Santuaren kofradiari. Horregatik XX. mendearen hasiera arte etxearen aurreko aldean izan zuen pelikano bat bere hamabi kumeez osaturiko armarria, Kristoren sinboloa dena, fededunei bere burua janaritzat eskaintzen duena.

4.2. Santa Maria elizako kanpaiak

Johanes hil zenean eta sakristauak Bargotako kanpaiak jo zituenean, Vianako Santa Maria elizako kanpaiak dilindan hasi ziren bakar-bakarrik.

Nagusia | Nor zen Johanes | Egia ala ipuina | Johanes herriak ikusita |

| Elezaharrak | Gida didaktikoa|