Ulermena lantzeko
| 1) | Nor joan zaio gertatu zaionari buruzko bertsoak jartzera eskatuz? |
| “Frantzes euskaldun bat etorri zait, ipiñitzeko bertsuak”. Iparraldeko euskaldun bat joan zaio. | |
| 2) | Noiz alde egin zion emazteak? Norekin? |
| Duela bi urte alde egin zion, kanta egin baino bi urte lehenago. Txurreroarekin maitemindu eta harekin joan zen emaztea. | |
| 3) | Zenbat urte dituzte senarrak eta emazteak? |
| Gizonak hogeita hamar urte ditu eta andreak bi gutxiago, hogeita zortzi. | |
| 4) | Zer esan nahi du “fabrikak behar bezala ez du funtzionatzen” dioenean? |
Lau urtetan ezin izan zutela haurrik eduki. |
|
| 5) | Emazteak zer eraman zuen etxetik? |
| Diru guztia, toxa eta senarraren trajerik onena (10. bertsoan) | |
| 6) | Zer esan nahi du “adituko ditu goxuak”? |
| Ederrak, kristorenak esanen dizkiola. | |
| 7) | Zer esan nahi du “gizarajuak harrapatu du bere moduko laguna”? |
| Biak, txurreroa eta emaztea berdinak direla. |