literatur sorkuntza

Ezkongaietan zerbait banintzan

Ezkongaietan zerbait banintzan
Ezkondu eta ezer ez
Ederzalia banintzan ere
Aspertu nintzan ederrez
Nere gustua egin nuen eta
Orain bizi naiz dolorez.

Nere andrea andre ederra zan
Ezkondu nintzan orduan
Mudatuko zan esperantzarik
Ere batere ez nuan
Surik iñon baldin badago
Maiz dago haren onduan

Neure andrea goiz jeikitzen da
Festara behar dunian
Buruko mina egiten zaio
Hasi baño len lanian
Horrekin zer gertatuko zan
Nik beldur hori ez nuan

 

---ulermena lantzeko---