literatur sorkuntza

Ipuin beraren bertsioak I

Marierrauskin ipuinaren jatorrizko bertsioa irakurriko dute ikasleek. Ondoren, ezagutzen duten bertsioarekin zein berdintasun eta ezberdintasun aurkitzen duten galdetuko diegu.

Ariketa hau binaka edo launaka egin daiteke.

 

Hiztegitxoa

Bihozbera: Hutsegiteak barkatzeko edo gogortasunik gabe epaitzeko joera duena; errukiorra.

Errukior: Erruki izateko joera duena, errukia erakusten duena, urrikalkorra. Errege errukior eta bihozbera.

Onbera: Bihozbera, errukitsua.

Lurmendu: Elurra urtu, lurmenak azaldu.

Alabaorde: Norbaitek alabatzat hartzen duen emakumezkoa.

Txabusina: Mantala, azpian dagoen arropa ez zikintzeko janzten den soineko moduko luze eta erosoa.

Urketa: Ur bila.

Iseka egin: Norbait edo zerbaiten kontura, gutxietsiz edo mesprezatuz, barre egin.

Kimu: 1. Begi batetik jaio den adartxo berria. 2. Zurtoin, adar eta hostoen multzoa, hau da, landarearen aireko zatia.

Sastraka: 1. Zuhaixka-basoa. 2. Sasitza.

Usapal: Kolunbidoen familiako eta Streptopelia generoko hegazti kolunbiformeen izen arrunta. Usoaren antza dute baina lirainagoak dira. Urriak dira Euskal Herrian. • usapal (arrunt). 28 cm-rainokoa da eta orban beltzez apaindutako bizkar arre-gorrixka sabelalde arrosa marra zuri-beltzak dituen lepo arrosa eta isats beltza ditu (S. turtur).

Erpuru: Eskuko eta oineko lehen hatza eta lodiena, gizakia eta primateen kasuan beste lauen aurrez aurre jar daitekeena.

Trosta: Zaldiaren ibilera, oinez joatea baino azkarragoa eta arrapalada baino geldoagoa.

Orpo: Giza oinaren atzealdea, orkatilaren azpikoa.

Lehertu: Barneko presioak zein kanpoko indarren eraginez, gainazal itxi bat hautsi, barneko edukia bortizki irteten dela.

 

Bibliografia

Harluxet hitztegi entziklopedikoa

GOMEZ, Genaro. Grimm anaien ipuinak, Pamiela

 

--->>>ikaslea<<<---