literatur sorkuntza

Propp-en funtzioak I

Vladimir Propp-ek ipuin guztietan elementu iraunkor batzuk beti errepikatzen direla aurkitu zuen eta hauei funtzio deitu zien. Funtzio horiek kopuru zehatza zutela ikusi zuen, 31 hain zuzen ere. Ipuin guztietan denak batera azaltzen ez badira ere, beti ageri dira ordena berean.

Hauek guztiak lantzeko bi ariketa proposatzen ditugu: alde batetik, Juan Manuel Etxebarriaren "Balzolako gizon-sugea" izeneko ipuinean funtzio hauek identifikatzea eta, bestetik, irakasleak ikasleei lauzpabost papertxo (funtzio) ematea eta horiekin ipuin bat sortzea.

Adibidez:

1. Debekua hautsi

2. Okerkeria edo falta zuzendu

3. Heroia itzuli egiten da

4. Heroia inork jakin gabe heltzen da

5. Heroiak bete egiten du lan zaila

 

Proppen funtzioen zerrenda laburtua:

0. Hasierako egoeraren deskripzioa

1. Familiakoren bat urrundu (edo hil, kasurik txarrenean)

2. Protagonistari egiten zaion debekua

3. Debekua hautsi

4. Erasotzaileak biktimari buruzko berriak bilatzen ditu

5. Erasotzaileak lortzen ditu biktimari buruzko berriak

6. Erasotzailea biktima engainatzen ahalegintzen da

7. Biktima gaizkile egiten da bere gurariaren kontra

8. Erasotzaileak okerkeria egiten du. Zer edo zeren falta igartzen da

9. Falta denaren edo okerkeriaren berria zabaltzen da eta heroiarenganaino heltzen da

10. Heroi bilatzaileak erasotzaileraren aurkako ekintzari hasiera ematen dio

11. Heroia bila irteten da: bilatzaileak helburu hori dauka; biktimak ez dauka helburu zehatzik

12. Heroiak emaile bat aurkitzen du eta honek proba bat egiten dio

13. Heroiaren erantzuna probari

14. Heroiak gauza hartu edo kendu egiten dio emaileari

15. Heroia bila dabilen gauza dagoen lekura doa

16. Heroia eta erasotzailearen arteko borroka

17. Heroiak marka bat hartzen du

18. Erasotzailea gainditu egiten du. Garaipena

19. Okerkeria edo falta zuzendu

20. Heroia itzuli egiten da

21. Heroiak laguntzaile magikoaren laguntza hartzen du

22. Heroiari jarraitu egiten diote erasotzaileak eta haren kideek

23. Heroia inork jakin gabe heltzen da

24. Sasi heroi batek asmo ilunak aldarrikatzen ditu

25. Heroiari lan gaitza agintzen zaio

26. Heroiak lan zaila bete egiten du

27. Heroia legez onartzen dute

28. Sasi heroiaren nortasuna argitzen da

29. Heroiak bere itxura eta ingurua antzaldatzen ditu

30. Zigorra heroi faltsuari

31. Heroiaren ezkontza eta beste sari batzuk

barratxoa

guraizeak........................

Hasierako egoeraren deskripzioa
Familiakoren bat urrundu (edo hil, kasurik txarrenean)
Protagonistari egiten zaion debekua
Debekua hautsi
Erasotzaileak biktimari buruzko berriak bilatzen ditu
Erasotzaileak lortzen ditu biktimari buruzko berriak
Erasotzailea biktima engainatzen ahalegintzen da
Biktima gaizkile egiten da bere gurariaren kontra
Erasotzaileak okerkeria egiten du. Zer edo zeren falta igartzen da
Falta denaren edo okerkeriaren berria zabaltzen da eta heroiarenganaino heltzen da
Heroi bilatzaileak erasotzaileraren aurkako ekintzari hasiera ematen dio
Heroia bila irteten da: bilatzaileak helburu hori dauka; biktimak ez dauka helburu zehatzik
Heroiak emaile bat aurkitzen du eta honek proba bat egiten dio
Heroiaren erantzuna probari
Heroiak gauza hartu edo kendu egiten dio emaileari
Heroia bila dabilen gauza dagoen lekura doa
Heroia eta erasotzailearen arteko borroka
Heroiak marka bat hartzen du
Erasotzailea gainditu egiten du. Garaipena
Okerkeria edo falta zuzendu
Heroia itzuli egiten da
Heroiak laguntzaile magikoaren laguntza hartzen du
Heroiari jarraitu egiten diote erasotzaileak eta haren kideek
Heroia inork jakin barik heltzen da
Sasi heroi batek asmo ilunak aldarrikatzen ditu
Heroiari lan gaitza agintzen zaio
Heroiak lan zaila bete egiten du
Heroia legez onartzen dute
Sasi heroiaren nortasuna argitzen da
Heroiak bere itxura eta ingurua antzaldatzen ditu
Zigorra heroi faltsuari
Heroiaren ezkontza eta beste sari batzuk

 

barratxoa

Bibliografia

CALLEJA, Seve eta IRUSTA, Antton. Ipuinen tailerra. Labayru ikastegia

ETXEBARRIA, Jose Manuel. “Balzolako gizon-sugea” in Gabonetako ipuinak. Ibaizabal. Adibidea: 79-83 orrialdeetan

--->>>ikaslea<<<---